txepetx.
Toki askotan erabili dira halako perkusio-tresnak. Intxaur bat hustu ondoren, intxaur-azalaren erdia hartu eta mutur batean puska bat kenduz, bere gainean, luzetara, zotza jartzen zaio hari batekin estu-estu lotuta eta osoa dagoen intxaur-azalaren kontra tinkaturik. Behatz batekin zotzari beheraka eraginez, libre gelditzen denean intxaur-azalak jotzen ditu eta hotsa ateratzen da. Trebeziaz mota guztietako erritmoak jo daitezke kantuak laguntzeko. Koko-azalaren erdiarekin ere egiten zen, Nafarroako Erribera aldean bereziki.
