Lexikoa

kartak

Kartak elizan sartuz gero sorgindu eta deabru bihurtzen ziren ustea zegoen, horregatik bekatutzat hartzen zen eta horrelakorik eginez gero kartak erre egin behar izaten ziren.

Sugemiztoa sakelan daukanak, inoren kartak nolakoak diren badaki.

Karta-jokoan irabazteko Txerreni otoitz egitea egoki da.

Bere burua urkatu duen baten soka zati bat sakelan edukitzea egokia da kartetan irabazteko.

Karta-jokoan sarri irabazten duenari esaten zaio: "Hik moxorroak dauzkak sakelan".

Buztan-biko sugandila sakelan daukana irabazle izaten da.