Dantza

Karrika Dantza

Edate Dantza

Edate Dantza izenaz ezagutua ere. Koreografiari dagokionez Soka Dantza dela esan dezakegu, eta karrika dantza izena dantzatu ohi den gunetik datorkio, karrika edo kalea alegia.

Aita Donostiak Orreagan jaso zuen dantza honetarako doinu bat (Eukal Eres Sorta, 366 znb.) eta R.M. Azkuek Betelun (Cancionero Popular Vasco, 293 znb.). Betelu da, hain zuzen ere, izen bakar honekin dantza bizirik mantendu duen herria, Gipuzkoan dantza honek hainbat izen ezberdin hartzen baititu. Iztuetak, bere Guipuzcoa'ko dantza gogoangarrien kondaira edo historian dantzan partaide direnen ezaugarri pertsonalen arabera sailkatzen ditu soka dantzak: hauetako bati Karrika Dantza izena ematen dio.

F. Arrarasek egiten duen deskribapena jakinik, herrian barna erronda egiteko modua zela ondorioztatu dezakegu. Antzekoa ere esan dezakegu Edate dantza izenari buruz: etxeetan eskeintzen zuten edaritik datorrela.

Dantza mota hauen urratsei erreparatuz zortzikoak direla ikus dezakegu, herri bakoitzak ematen dizkion berezitasun eta ukituak ezberdinak egiten dituelarik.