Lexikoa

Kali

"Kali" izeneko eta metro bete pasatxoko makila mutur-makurra erabiltzen zen joko honetan. Neska-mutilek herriko plazan jokatzen zuten, ia beti hurritzezkoa izaten zen makilaz gainera trapuzko pilota ondo liztariz lotuarekin. Bakoitzak bere koadrila aukeratzen zuen; bi taldetan banatu eta erdian arrastoa egiten zen. Sakea norena izango zen jakiteko "kaikulo" botatzen zuten txanpona. Sakatzailea aukeratu eta "kali"az jo eta pilota beste alderaino pasatakoan, aurkako pilota berriro marra gainetik pasatu behar zuen tanto egiteko. "Kalia" erabiliz marra gehiagotan pasatzen zuen taldeak irabazten zuen. (Etxaleku)