Hiri oholtxorekin egiten den soinu-tresna. Erdikoa kirtenarekin (palatxo gisa) goialdean egindako bi zuloetatik sokatxo bat pasaturik loturik daude. Kirtenetik harturik astintzen da eta kanpoaldeko bi oholtxoek erdikoaren kontra jota, zarata ateratzen dute. Askotan libre jotzen dira eta batzuetan, errepikatzen diren joko erritmikoak osatuz. Aste Santuko ospakizunen inguruan erabiltzen dira, bai eliza barruan eta bai kanpoan, elizkizunetako abisuetarako.
