Lexikoa

kadena

Eskola garaiko neska-mutilen jokoa zen, eta “betetzen” izenekoak bere lagunak harrapatzen hasi behar izaten zuen. “kadena” esaten zuen lagunei begira eta gainerakoak “badela” esanik, lasterka hasten ziren. Norbait harrapatzean, eskutik hartu eta hirugarrenaren atzetik hasten ziren, harik eta azkenekoa harrapatu arte. Berriro jokoari hasiera emateko aurrena harrapatutako neska edo mutila jartzen zen “betetzen”. (Igoa)