Instrumentugilea

Julian, Sagasta

Organista gipuzkoarra, arrasatearra. Musika ibilbidea Oñatiko Letrango Kalonje Erregularren komentuan hasi zuen. Organoan diplomatu zen Erromako Santa Zezilia Kontserbatorioan, eta 1967an Erromako Santa Maria Nagusiko organista izan zen. Vatikanoko II. Kontzilioko organo-jotzailea izan da eta kontzertu ugari eman ditu.