Pilota

JUARISTI MENDIZABAL, Marcelino

Atano IV. Pilotaria. Azkoitian jaio zen, 1906ko maiatzaren 18an, eta 1925ean ekin zion lanari. Oso pilotaria eta joko dotorekoa, trinketeko jokoarekiko zaletasuna izan zuen, bere espezialitatean binakako munduko titulua lortzera iritsi zelarik, Saleguirekin batera, 1933an, Iparraldeko onenekin borrokan, Arrayet anaiak, Dongaitz, Harrambillet, Darraidou, Echeveste, etab. 1934an eta 35ean azpitxapeldun izan zen espezialitate berean, eta geroago joko klasikoan aritu zen. 1943an, Atano VII.a anaiarekin batera, binakako azpitxapeldun nazionala lortu zuen eta 1945ean finalaurrekorako sailkatu zen.