Bertsolariak

Juaristi, Jose Mari

Atano Etxaube

Bertsolaria. 1858an Azkoitian jaioa eta 1940an hila.

Atano pilotarien osaba. Bertso-paper bat argitaratu zuen Azkoitiak Itziarrera egindako erromesaldiari buruz, 1884an, eta beste bat Arantzazura egindako erromesaldiari buruz, 1886an, Ama Birjinaren koroatzearen harira. Bere eta bere anaia Juan Mariaren ahapaldi batzuk ere geratzen dira, egoera ezberdinetan inprobisatuak. Auspoa bildumaren 94. zenbakian ikus daiteke bere ekoizpena.