Artazok. Pilotaria eskuz. Elgoibarren jaio zen, 1904ko urriaren 3an, eta 1919an egin zen profesional. Pilotari bikaina. «Mondragonés», «Altuna», «Txapasta», «Atano» II eta III.arekin, «Echave» III eta IV.arekin, «Rubio» eta abarrekin lehian izan zituen borrokak gogoan ditu zaleak. Excelsior kirol egunkariak antolatutako txapelketan parte hartu zuen, klase bikaineko atzelari gisa nabarmenduz.Erref. Luis Bombín, 1946.
