Pilota

JUARISTI ECHANIZ, Jose Maria

Pilotari gipuzkoarra. Atano XI. Atano VII.a pilotari manista handia izan zenaren semea. Azkoitian jaio zen 1941eko urriaren 6an. Puntista gisa egin zuen lehen interbentzioa Palma de Mallorcan izan zen, 18 urte zituela. Beranduago, zerbitzu militarra bete zuen boluntario gisa. Hona hemen bere historia: 1962-63, Floridan, bost hilabetez, Elejalde, Muguerza eta abarrekin; 1963, Zaragozako Jai-Alai frontoian, zazpi hilabetez, Elordi, Goenaga eta Zuloaga II.arekin, besteak beste. 1963ko abendutik 1964ko maiatzera, Tampan (Florida). 1964ko uztailetik abendura, berriro Zaragozan, eta 1964ko abendutik 1965eko maiatzera, Tampan. Eskuin besoko ukondoan izandako lesio baten ondorioz, Atano geldirik egon zen, eta ordurako bere onera itzulita, Tamparako bidaia berrirako prestatzen hasi zen.