Fisikariak

Jordan Goñi, Angel G.

Zientzialari nafarra, 1930eko irailaren 19an Iruñan jaioa.

1952an Zaragozako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan lizentziaduna, urte horretan bertan eta 1956an Armadako Estatu Nagusiko laborategian elektronika eta servomekanismoetan ikerketa lanak egin zituen. Geroztik Estatu Batuetara joan zen, 1991. Urtera arte lanean jardun zuen "Carnegie Mellon University"-n Ingeniaritza elektrikoan doktoretza lortu eta bertako erretore izatera ere iritsi zen.

Erdieroaleen fisikaz, robotikaz, magnetikotasunaz, mikroelektrikaz, konputazioaz edo irudiaren tratamenduari buruzko idazlanen egilea du.

Amerikar unibertsitate askotako kontseilu kide eta "Association of Engineering of Pennsylvania"ko lehendakaria da. 2001eko apirilean Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) doctor honoris causa izendatzen du.