Monarkia eta noblezia

Joana III.a Nafarroakoa

Nafarroa Behereko erregina eta Labriteko dukesa, Labriteko Joana izenez ere ezaguna.

Nafarroako Henrike II.aren eta Angulemako Margaritaren alaba. Ama Frantziako Frantzisko I.a erregearen arreba zen. Paueko gazteluan jaio zen, 1528an.

Gurasoengatik Pirinioen iparraldean zeuden nafar lurraldeak oinordekotzan hartu zituen, eta Labriteko dukerriarekin batera, beste eremu hauek ere: Tartas eta Maremne bizkonderriak, Dax inguruetan; Casteljaloux eta Aillas bizkonderria, Bazas eskualdean; Nerac, Condom eskualdean eta beste Frantziako erregeari feudoa ordaindu behar zizkioneko beste lur batzuk.

mapa

Nerabezarora arte, Joana Frantzisko I.a erregearen (beraren osaba) ardurapean egon zen. Longray-ko jauregian, Bloisen, eta Alençoneko jauregian igaro zuen haurtzaroa, eta nerabezaroa, berriz, Plessis-les-Tourseko gazteluan, Turenan. Nafarroako monarkiarentzat Joanaren ezkontza oso garrantzitsua zenez, frantses erregeak gaztelu horretan sartuta mantendu zuen, presoa bailitzan. Nafarroa Gaztelaren une hartan Gaztelaren mende zegoen, Fernando "Katolikoak" bidalitako tropek erresuma konkistatu baitzuten, 1512an.

Haren ama prestakuntza emateaz arduratu zen, eta Nicolas Bourbon poeta eta pedagogoaren esku utzi zituen heziketa-lanak. Egile batzuen ustez, irakasle horren irakaskuntzen eraginez, Joanak katolizismo dogmatikoarekin urrundu zen.