Legelariak

Jauregui Bereciartu, Gurutz (1986ko bertsioa)

(Urretxu, 1946). Konstituzio Zuzenbideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Irakasle bisitaria izan da Oxford, Nevada eta Erromako Consiglio nazionale delle Ricerche unibertsitateetan. Donostiako Zuzenbide Fakultateko dekanoa ere izan zen. 2003an Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria eman zitzaion.Hainbat aldizkari espezializatutan artikulu

ugari argitaratzeaz gain, monografia hauen egilea da:
  • ETAren ideologia eta estrategia politikoa. 1959 eta 1968 bitartean izan zuen bilakaeraren azterketa. Madril, 1981 (491 or. ). </li/
  • Estatu-Nazioaren aurka. Gertaera eta auzi nazionalaren inguruan. Madril, 1986.</li/
  • Autonomia-erkidegoak eta nazioarteko harremanak. Oñati, 1986.</li/
  • Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nazioarteko Harremanak. Oñati 1989</li/
  • Nazioa eta Estatu Nazionala mende berriaren atarian. Madril, 1991.</li/
  • Demokrazia bidegurutzean. Bartzelona, 1994.</li/
  • The Decline of Nation-State. Reno, Nevada</li/

Erref. Jon Bilbao.