Euskal jatorridun mediku eta kirurgialari argentinarra La Plantan 1890ean jaioa eta 1968an hila.
Mediku bezala jasotako bere aipamenetatik at, Argentinako Kirurgia Akademiako kide eta Lehendakaria izan zen 1944-45 epealdian. Kirurgia Plastikoaren Argentinar Elkarteko eta Anatomia Arrunt eta Patologikoaren Elkarteko sortzaileetariko bat izan zen, Bruselako Kirurgia Elkarteko eta Nueva Yorkeko Kirurgia Plastikoko Elkarteko kidea ere izanik.
