Nafarroako petrikiloa, 1570. urtearen inguruan Lizarran eta Iruñean lan egiten zuena, Idoatek Rinconesen aipatzen duenez... [t. I. or. 84-87). Ez zekien ez irakurtzen, ez idazten, eta bere ezagutza terapeutikoak Lekeition sendagile izandako aitona Cartajenarengandik ikasiak zituen. Pribilegio bereziagatik Nafarroako protomedikoak zenbait gaixotasun sendatzeko baimena emana zion. Bereziki trebea zen emakumeek berezkoak dituzten ajeetarako eta gaitzetarako. Bere erremedioak, nagusiki, landare osagaiez egindako txaplata eta edabeak ziren, eta osagarri gisa, meza bana enkargatu eta hainbat erlijio praktika egitea agintzen zuen. Bere senarrarekin Huarte-Araquilen bizi zen, eta sarritan bidaiatzen zuen Gipuzkoatik Lizarrako merindadera. Oso ezaguna eta estimatua izan zen, baina deskuidoren bat izan zuen, behin baino gehiagotan Lizarratik erbesteratua izan zelarik.
