Eskultoreak

Jauregi, Juan Bautista

XVIII. mendeko eskultore eta erretaulagilea, Bergarakoa (Gipuzkoa). 1730ean Gasteizko Santa Kruz komentuko Erretaula Nagusia egin zuen, 1731n San Pedro parrokiako aldare nagusiko sagrarioko haurrak eta 1734an Kolegiatako sakristiako mahaia, biak ere Gasteizen.