Lexikoa

jaun

Zuberoako maskaradako pertsonaia. Anderea, mutil gazte soineko eta kapela zuriduna, besotik eramaten duena. Zilarrez apainduriko jaka beltza, kapela handi galoiduna, praka beltzak eta gerrian ezpata motza erabiltzen ditu. Eskuan agintari-makila zinta urdinekin eta bularrean zehar banda urdina ere erabiltzen ditu.