Kontzeptua

Jai Zikloak

Goian aipatutako guztia zerrenda soil bat besterik ez da, urtea osatzen duen zikloetako bakoitzean kokatutako zenbait ospakizunen adibide-joko bat. Hemen beste asko azaltzen ez badira, ez da garrantzi gutxiagokoak direlako, ez horixe, ildo zehatz bati heldu izan zaiolako baizik.

Gutxienez berezia eta ez ohikoa bada tradizioari lotutako ohitura asko, berriak nahiz berrituak, jendetsuak nahiz talde eta erkidego txikienak, gordetzea, eta, azaletik bada ere, Europako leku gehienetan desagertutako formula hori argi eta garbi hautsiz, ospatzea.

Iraganaren tunelak tartetxoa egiten du, era okerrean zaharkitu modura izendatzen diren moldeak, abiada biziko aldaketaren aurrean, zaintzeko. Ospakizun asko galdu egin badira ere, beste asko gorde egin dira edo berreskuratzen ari dira. Jai zaharrak eta jai berriak, gizabanakoek ez ezik, historiak eman dien eta, arbasoen antzera, lan eginez iraunarazi nahi duten eremu hori bilatu eta babesten duten taldeek ere zuzendu ohi duten gidoiak eskaturik asmatutako eta berrasmatutako ohiturak.

Zikloa data finkoak edo aldakorrak dituzten jaiak elkartzeko sailkapen motarik natural eta hurbilenekoetakoa da. Ezinbestekoa da zikloak eratu eta erabakitzea, egutegiaren barruan dituzten loturak adierazten dizkigutelako, astronomiak, lanak eta errituak osatzen duten trinomiora hurbiltzen gaituztelako eta ospakizun bakoitzeko ekitaldi multzoaren atal bakoitza osatzen duten elementu desberdinen arteko elkarguneak sortzeko kategorien sailkapen modura balio izaten dutelako.