1897ko abuztuaren 31n Donostian jaiotako futbolaria. Mutur eta erdiko postua betetzen zuen, eta, batzuetan, barrukoa. Italiaren aurkako nazioarteko partiduan (1920), Anberesko Olinpiadan, partiduko azken ordu laurdenean atezain postuan jarri zen, Zamora kanporatua izan baitzen. Bere eginkizuna ongi bete zuen, bere helburua gainditzen utzi gabe. Erref. «Kirolen Entziklopedia Orokorra», pp. 1.090-1.091.
