Izagirre III. Erremonteko pilotaria. Donostian jaio zen, 1913ko urtarrilaren 15ean, eta hasieran 1929, 30, 31 eta 32ko txapelketetan afizionatu gisa aritu zen. Azken urte honetan, probintziako txapeldun titulua lortu zuen. Oso trebea eta pilotaria, 1933tik dago profesional moduan, atzelari postuan jokatzen. Erref. Luis Bombín, 1946.
