Erremontista gipuzkoarra, Ibarran jaioa. Pilotaren munduan «Izagirre II» ezizenarekin ezaguna, 1926an Gipuzkoako Federazioak Bilbon jokatu ziren Espainiako txapelketetan parte hartzeko aukeratu zuen. Bere anaia Jesusekin batera, titulu nazionala lortuko zuen nafarren aurka, Mendaza anaien aurka. Erref. Luis Bombín «Historia, Ciencia y Código del juego de pelota», Bartzelona, 1946, pp. 82 eta 138.
