(1797-1837) [Leintz-Gatzaga]. Legelaria, katedraduna (Oñatiko Unibertsitatekoa) eta musikaria. Gipuzkoako Gorteetako diputatu ere izan zen hainbat legealditan. Musikari gisa, mota guztietako musika lanak konposatu zituen, erlijiosoak eta profanoak, ospetsu bihurtzeraino. Pianorako moldatutako pieza hautatuen hainbat bilduma argitaratu zituen, entregaka, Italiako Operaren Oihartzuna izenburuarekin.
