Irakasleak

Iturrioz Telleria, Fermin

Idazlea eta pedagogoa. 1897an Ordizian jaioa. Pasai Donibanen hil zen 1952an.

Ikasketak Comillasko Apaizgaitegian egin zituen eta bertan apaiztu zen. 1931n Txomin Ikasle argitaratu zuen Donostian, haurrei euskara irakurtzen irakasteko liburua. Eusko-Ikaskuntzako Lehen Hezkuntzako Batzordeko kidea izan zen. Eusko Ikaskuntzaren Aldizkarian kolaboratu zuen. 1932an Donostian Lutelesti argitaratu zuen, lehen mailako eskoletan erabiltzeko Geografiako lehen gradua.