Urpekaritza

ITURRIOZ PÉREZ, Gracián

1973ko Gipuzkoako kirolaririk onena urpeko jardueren espezialitatean. Bidasoa Ibaiaren IV. Jaitsiera irabazi zuen hegats igeriketan. Baionako Adur ibaiaren VII. jaitsieran 5. postuan sailkatu zen, espezialitate zail honetan Europako lau txapeldunen ondoren. Brontzezko dominak lortu zituen 100 m. eta 400 m. eskafandran, Espainiako Txapelketetan, eta 1. 200 m. libre eta 50 m. apnean eta 2. 100 m. eta 200 m. eskafandran, Gipuzkoako Txapelketan.