Toponimoak

Iturriotz

Ataunen (Gipuzkoan), izen horrekin ezaguna dira etxe bat eta handik gertu dagoen leizea. XX. mende hasieran, bertan zezenko gorri baten itxura zuen jeinua bizi zela esaten zuten. Aiako auzo bat ere bada, eta ermita eta iturri bat daude bertan. Iturri horretako urek sendatzeko dohaina omen zuten San Juan goizean (ekainaren 24an), eskualdeko biztanleek ziotenez.