Gipuzkoako ahaldun nagusia, Azpeitiko txandaren albokoa, 1754ko uztaileko Hernaniko Batzarretatik. 1756ko uztaileko Debako Batzarretan berrautatua izan zen, 1758ko uztaileko Getariakoetan, 1762ko uztaileko Zarauzko Batzarretan, 1765eko uztaileko Zumaiako Batzarretan, 1766ko uztaileko Hondarribikoetan. Halaber, 1768ko uztaileko Mutrikuko Batzarretan, 1773ko uztaileko Elgoibarkoetan, 1776ko uztaileko Getariakoetan, 1783ko uztaileko Zumaiakoetan eta 1785eko uztaileko Bergarakoetan berrautatua izan zen.
