Kazetariak

Iturria Astiazaran, Antonio

Zarautzen (Gipuzkoa) 1930eko abuztuaren 9an jaiotako kazetaria.

Giza Zientziak eta Filosofia ikasi zituen Arantzazun, eta Kazetaritza Madrilgo Kazetaritza Eskolan. Zeruko Argiako zuzendaria izan zen. Arantzazun, Anaitasunan, zeruko Argian, Jakinen eta beste hainbat argitalpenetan kolaboratu du. Garaia ere zuzendu zuen (1976-1977).