Txirrindularia

ITURRI, Joaquín

Donostiarra. Espainiako lehen ziklo-kros txapelduna; titulua 1929ko apirilaren 7an lortu zuen, Donostian, 28 km-ko proban. Besteak beste, Manolo Lopez, Gaztelako txapelduna, Segundo Baurotobeña, Bizkaiko txapelduna eta Ricardo Monterorekin lehiatu zen. 1931n munduko txapelketan parte hartu zuen 15. postua lortuz.