Instrumentugilea

Iturralde Ochoa, Pedro

1929ko uztailaren 13an Faltzesen jaiotako saxofonista, konpositore eta irakaslea.

Jazz munduko pertsona nabarmena. Bere jaioterriko bandan hasi zen saxofoia jotzen, klarinetea, pianoa, gitarra, biolina eta harmonia ikasteaz batera.

Atzerrian eginiko bira baten ondoren, hemezortzi urterekin Saxofoiko goi-titulua eskuratu zuen ikasturte bakarrean. Nazioarteko hainbat bira egin ondoren, 60ko hamarkadaren hasieran Madrilera joan zen bizitzera eta Whisky Jazz Clubeko ohiko musikaria bihurtu zen. Hemen Don Byas, Lee Konitz eta Gerry Mulligan bezalakoekin jotzeko aukera izan zuen. 1967an Berlineko Jazzaldian jotzeko gonbidapena jaso zuen, bertan bere ekarpen originalena aurkeztu zuelarik, jazz-flamenko deituriko generoen fusioa aurreratu zuen.

Korronte honetan Paco de Lucia gazte batekin kolaboratu zuen. Nazioarteko pertsona entzutetsua, Monakoko jazzeko konposizioko saria bi aldiz irabazi zuen, 1988an Madrileko Antzoki Nazionalean atera zen lehen jazz-musikaria izan zen. Era berean, jazz eta klasiko giroko zenbait lanen konpositorea da, baita El viaje a ninguna parte bezalako luzemetraietarako soinu-banden egilea ere. 2007an Vianako Printzea Kultura Saria eman zitzaion.



  • Alabarta y Baviera, José Luis: "Iturralde Ochoa, Pedro". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 6. t., 507-9 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.