Sukaldariak

Iturralde Andonegui, Juan

(1905-1984). Donostiako Alde Zaharreko sukaldari ospetsua. Bere establezimenduak -Juanito Kojua- nazioarteko ospea lortu zuen. Bertatik desfilatu zuten Donostiara iristen ziren pertsona ezagunek. M. Vidaurrek diosku: "Bere dendako atean sortzen ziren "ilara" amaiezinak tipikoak eta ezohikoak izaten ziren". Goi-mailako euskal sukaldaritzaren aitzindarietako bat izan zen Juanito Kojua.