Esku-pilotaria, Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen 1936ko urtarrilaren 27an. Bere lehen parte hartze ofiziala Gipuzkoako afizionatuen txapelketan burutu zuen, txapeldunorde titulua lortuz. Soldadutzan zegoela, Burgosko Pilota Federazioan sartu zen eta Federazioen Txapelketan eta Espainiako Txapelketan ordezkatu zuen. Oraingoan ere txapeldunorde geratu zen. Titulu bera lortuko luke Frantzian jokatutako munduko txapelketetan. 1958an profesionaltasunera pasa zen, Enpresa Batuen plantillan sartuz. 1969an Altsasun (Nafarroa) jokatu zen Vasconavarro Txapelketan txapeldun izan zen, Iribar.Urbano
ASARTA EPENZArekin bikotea osatuz.
ASARTA EPENZArekin bikotea osatuz.
