Zaldi korazetako kapitaina, Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen.
Santiagoren ordenako zaldun gisa agertu zen eta Gipuzkoako batzarkide prokuradorea izan zen Bergarako (1659), Zestoako (1664) eta Bergarako (1668) batzar nagusietan. Era berean, Azkoitiko Olasko Andre Mariaren batzar partikularretan parte hartu zuen 1664ko uztailaren 6an eta 18an. Behin baino gehiagotan izendatu zuten bere jaioterriko alkate: 1644, 1645, 1649, 1657, 1661, eta 1666.
Gregorio Mujica erreferentzia: Eibar, Zarautz, 1956, p. 274.
