Erregearena izandako Erdi Aroko gaztelu hau Nafarroako Urdiain herrian dago, Gazteleko Haitzaren gainean, Sarafe Erdi Aroko eremua eta Aitziberreko ermitatik gertu.
Haitz baten gainean eraikitako benetako gaztelua izan zen, planta topografikoa ere izanik. Ataungo bidea babesteko eraiki zuten leku horretan. Agiri zaharretan 1208 eta 1428 artean gaztelu hauxe aipatzen da. Biasteriko forua La Burunda eremura zabaldu zutenean (1208), bertako elizan zinaren epai-froga burutzen zen. Bere garaian dorrea izan zuen eta bat edo bi talaia. Horiek horma bikoitzaz lotuta zeuden, mendi gainaren ertzetik barrena zabalduz. Gailurrean bertara eramaten zuen bidea topatu da, haitzetan landua, baita hormen zatiak, haitz barruan eratutako gela, uraska eta burdinazko hainbat iltze ere. Sarabe baserrian harrizko bi jaurtigai handiak gordeta dauzkate, "bolañoak" alegia, inolako zalantzarik gabe gaztelukoak izan go ziren. Inguru hartan "Jentileen harriak" esaten zieten, antzinako gizaseme erraldoi haiek pilotan jokatzeko erabiltzen zituztela uste baitzuten.
