Sendagileak

Irure, Andrés Ibáñez de

XVI. mendeko medikua, Soraluzen (Gipuzkoa) jaioa.

Jeronimo Abad de Irure bikarioaren eta Maria de Eizagirreren semea zen. Karlos V.a enperadorearen hiru mediku gipuzkoarretako bat izan zen, Andres de Aguirre azpeitiarrarekin eta Fernando Escoriazarekin batera. Gerra zerbitzuan hil zen, Alemanian.

Bere oinordekoek, Irure auzoko Zabala baserriaren jabeek, XVI. mendearen erdialdean Santa Ageda baseliza eraiki zuten baserri honen ondoan.