1964ko urtarrilaren 29an Andoainen jaiotako atleta gipuzkoarra. Betiko euskal maratoilari onena (2.36.28ko marka onena du 1991tik, bere garaian Espainiako markarik onena izan zena). Ibilbide motzean 2.36.11 egin zuen 1987an. 10000 metroetan euskal errekorra 4 aldiz gainditu zuen (1989an 33.59.9 metro zituen, eta 2007an oraindik probintziako errekorra du, 2000. urtean Petite bizkaitarrak euskal errekor gisa hobetu zuelarik). Markak: 9.32.8 (1989) eta 17.07.0 (1997) 3000 eta 5000 metrotan. Zortzi aldiz izan zen Espainiako txapeldun (bi aldiz 10000 metroko lasterketan, 1987 eta 1989, bi aldiz fondo handian, 20 kilometro errepidez, 1985 eta 1987, eta lau aldiz 1987-88-91-95 maratoian).
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
