1923an Deban (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.
1936-1939ko gerra zibilaren ondorioz, Frantziara eta Belgikara joan zen bizitzera. Bere gaztaroko oroitzapenekin Txingo, gertaldi eta ibilerak liburua argitaratu zuen 1990ean. Gero Venezuelan bizi izan zen urte askoan, eta indigenen arazoez interesatu zen. Beste esperientzia horiek Txirike-Parú (Elkar, 1996) liburuan bildu ziren. Franco hil ondoren Euskal Herrira itzuli zen, ESB alderdian sartu zen, baina ez zen euskal girora aklimatatu eta bere bizitzako azken urteak Kanariar Uharteetan eta Murtzian eman zituen.