Politikariak eta Kargu publikoak

Iriondo, Juan Luis

Gipuzkoako ahaldun nagusia, hirugarren alderdiaren albokoa, 1846ko uztaileko Azkoitiko Batzar Nagusietatik. 1849ko uztaileko Hondarribiko Batzarretan berrautatua izan zen, 1851ko uztaileko Mutrikukoetan, 1858ko uztaileko Errenteriakoetan eta 1860ko uztaileko Zestoakoetan. Era berean, 1861eko uztailean Segurako Batzarrean berrautatua izan zen, 1864ko uztailean Irunen, 1865eko ekainean Ordizian eta 1876ko irailean Donostian.