(XVI. mendea, Errenteria). Zubiaur jeneralaren eskuadrako almirantea Blayako gazteluaren sorospenean, 1593an. Gero Filipinetara joan zen almirante gisa. Itsasoan hil zen. Izen bereko seme bat izan zuen, Mediterraneoko Armadan pilotu nagusia izandakoa eta itsasoan hil zena.
