Mediku ospetsu gipuzkoarra Asteasun 1883. urtean medikuntzan betidanik aritutako sendia baten jaioa.
Ramon y Cajal buru zen epaimahaia batek emandako bikain kalifikazioa lortu zuen Tendencia actual de la oncología maligna izeneko doktore tesia 1906an aurkeztuz gazte gaztetatik nabarmentzen da eta horren ondoren Donostiako Poliklinikan hogei eta lau urtetan zehar dihardu. 1926tik 1951ra Bartzelonan bizi da, zientzia ikerketara bakarrik jardunaz. Lehen aldiko bere ikasketak, nazioartean entzute handia izan zuen Contribución al estudio clínico de la tuberculosis (1910) ikerketarekin burutzen dira, hurrengo urtean Frantziako nazioarteko klinika eta terapeutika lehiaketan lehenbiziko saria jasoz, ordutik aurrera atzerriko herrialdeetan -Espainian ez bezala- bere lan ugari eta garrantzitsuengatik mota guztietako zientzia-aitorpen eta ohoreak jasoz. Erradiologiaren eta elektroterapiaren erabileran aurrendari izanagatik ere ospe handia izan zuen, bere klinikan gauzatutakoak izateaz gain, espezializatutako nazioarteko aldizkarien bitartez zabaltzeari ekin ziolako. Aipagarriak dira bere Elementos de Higiene, El paneléctrico (bertan aurretiaz azaldu diren teoria berritzaileak azaltzen ditu) eta El determinismo evolutivo biológico en medicina... y Tratamiento del Cáncer (1935), idazlanak ere, azken hau oso goraipatutako idazlana izanik.
