Pilota

IRIGARAY URRUTIA, Miguel

Pilotaria frontenis modalitatean, Donostian jaio zen 1939ko ekainaren 3an. Brontzezko domina lortu zuen Mexikoko Olinpiadan, eta 1970eko irailean Donostian egin zen Munduko VI. Pilota Txapelketan ere parte hartu zuen.