Futbola

IRIBARREN CABANILLES, Luis

Kirolari irundarra (Gipuzkoa), 1902an jaioa eta Madrilen hila, 1984an. Han odontologoa zen aspalditik. Luis Iribarren Real Unioneko jokalaria izan zen, eta Real Madrilen jokatu zuen geroago. Ondoren, futbol aktibotik erretiratuta, futbol hautatzaile nazionala izan zen eta kirol bereko Espainiako Federazioko presidentetza ere bete zuen.