Pilotaria. Enpresa Batuetako manista. Zestoan (Gipuzkoa) jaio zen 1935eko urriaren 2an. Legazpin jokatutako afizionatu mailako Gipuzkoako torneoan txapeldun. Gasteizen jokatu zuen afizionatu mailan. Gipuzkoara itzuli eta 1960an pasa zen profesionaltasunera. 1969an, Altsasun, I. Vasconavarro Trofeoa irabazi zuen, manista profesionalen kategorian. Profesional on gisa jarraitu zuen beti bere jokoa.
