Militarrak

Iriarte, Pascual

Cochabamba probintziako Kapitaina, Korrejidorea eta Justizia Nagusia, Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio zen XVII. mendean. 1677ko urtarrilaren 2an bere jaioterriari gutun bat idatzi zion, Peruko erregeordearen enkarguz burutu berri zuen enpresaren berri emanez: Magallaes itsasartearen kostaldeen azterketa.

Erref. S. M.: "Dokumentu bitxiak. Oyartzuar baten gutuna", Euskalerriaren Alde, 1919, orr. 226-227.