Txistularia eta konpositorea. Oñatin jaio zen, 1915eko abenduaren 21ean. Aretxabaletan hil zen 1997ko maiatzaren 10ean.
Txistulari familiatik dator, bere birraitona Segurakoa izan baitzen, eta aitona eta aita, izen berekoa, Oñatikoa. Banda Zibilen Zuzendarien Kidegokoa da. Korurako, txisturako eta txistu bakarrerako hainbat konposizio ditu, 1936 baino lehen konposatutakoak. Aretxabaletako (Gipuzkoa) Musika Banda sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 16 urtez. Asierak Martxa eta Himnoa U.D.A.ra konposatu zituen, txisturako hainbat konponketa eta lan egiteaz gain, Eusko Gastedi, Alkar, Naste Borraste, Mikel Deunaren Agurra, batzuk aipatzearren, txisturako idatzi eta Txistulari aldizkarian argitaratutako lanak 16tik gorakoak baitira. Aretxabaletako Musika Akademiako zuzendaria da.
- ERESBIL: Agintarien datu-basea