Pilotaria. Erremontista nafarra, «Iriarte II» ezizenaz ezaguna, Iruñean 1947ko martxoaren 18an jaioa. Jose Iriarte pilotariaren anaia, 1964an afizionatuen txapelketa probintziala irabazi zuen, Angel Lecumberriren babesarekin. Urtebete beranduago profesionaltasunera pasa zen. Iruñeko Euskal-Jai pilotalekuan izan zuen debuta, 1965eko martxoaren 11n. Hiru frontoitan aritu da: Iruñeko Euskal-Jai, Donostiako Urumea eta Berako Eztegara. Hernaniko Galarreta pilotalekuko plantillakoa zen.
Urbano ASARTA EPENZA
Urbano ASARTA EPENZA
