Kontalariak

Iriarte, Joxe

Bikila.

1945eko urtarrilaren 13an Errenterian (Gipuzkoa) jaiotako politikari eta idazlea.

19 urterekin Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakundean militatzen hasi zen, eta handik gutxira Comisiones Obrerasen. 1966an atxilotu zuen Poliziak lehen aldiz, eta 1969an klandestinitatera igaro zen. 1970ean ETA VI Asanbladaren fakzioan geratu zen eta ondoren LKI (Liga Komunista Iraultzailea) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen. 1976an, amnistia legearen ondorioz, jaioterrira itzuli zen. 1990ean EMK eta LKI alderdien arteko bat-egitearen arduradunetako bat izan zen, eta hortik sortu zen Zutik alderdi politikoa. Bera izan zen, erakunde horren izenean, Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu zuena. 2002. urtean Gipuzkoako Batzar Nagusietako kideetako bat zen Batasuna talde politikoan.

¿Los obreros tiene patria ; Satorra, lagun zahar horri ; eta Orereta, herri borrokalari baten historia (Luis Elberdinekin batera) liburuen egilea da. 1999. urtean Borrokaren gorrian (Txalaparta) memoria liburua argitaratu zuen, eta 2001. urtean bere lehen fikziozko liburua, Ekaitz aroa (Txalaparta) nobela, non ETArekin zerikusia duten gertaerak kontatzen diren, nahiz eta ez den zehazten erakunde hau denik. Narrazioaren hasieran talde horren bahiketa gertatzen da, euskal buruzagi abertzale batena. Ondoren, euskal arazo politikoaren eta bakea lortzeko aukeren inguruko hausnarketak ugariak dira. Idazleak "literatura politikotzat" jo zuen lana.