Sendagileak

Iriarte Iriarte, Miguel

Tolosan 1898ko uztailaren 28an jaiotako kardiologoa.

Lehenengoz eta behin hiriburuko Pia Eskoletan ikasi zuen geroago unibertsitate ikasketekin jarraituz. Garrantzia bereziko gizasemea eta medikua dugu. "Fundación Vizcaya Pro Cardíacos" sortu zuen. Bilbon bizi izan zen. Bere hainbat ahalegin eta lanak, bai bere lan-ezagutza ohizkanpokoengatik, bai gizaki bezala zuen sentiberatasunak ere, aipatutako Fundazioak emandako komendadore titulua jasotzea ekarri dio. Bihotzaren aldeko Bizkaiko elkarteko Lehendakaria izan zen eta erakunde horretan kardiologia-esploraziorako teknika berriak ikertzen dira.