Sendagileak

Irazu Larrañaga, Juan

Iruran (Gipuzkoa) 1897ko irailaren 10ean jaiotako medikua. Chile eta Perutik barrena ibiliz zebilen bere bidaietariko baten hil zen 1972ko urriaren 18an.

Sendiak Buenos Airesera emigratuta Montserrat eta Guillermo Rawson Ikastetxeetan ikasten du. Euskara eta gaztelera hitz egiten ditu. Unibertsitate ikasketak Buenos Airesen egiten ditu. 1938an Medikuntza Fakultatean urologia klinikoaren katedrari atxikitako irakasle dugu. 1951an Urologiako Argentinar Sozietateko idazkaria izan ondoren erakunde bereko lehendakari izendatua da. 1964 Urologiaren Nazioarteko Sozietateko kide da. "Urologia" aldizkarian lankide da. Behin erretiroa hartuta, 1967an, bere ama hizkuntza berregiteko Laurak-Bat era euskara ikastera doa. "El Arbol de Guernica" antzezlanean ere parte hartzera iritsi zen, Larramendiren betekizunean jardunaz.