Soinujolea. Tolosan jaio zen 1935eko maiatzaren 30ean. Hamalau urterekin saria lortu zuen akordeoi lehiaketa batean, Espainiako txapelketara iritsiz. Lortutako garaikur eta diplomen artean Zaragozako Hiria zilarrezko garaikurra nabarmentzen da, Jota la Doloresen interpretazio onenari dagokiona. 1952an Gipuzkoan egindako txapelketa irabazi zuen, tituluari hainbat urtez eutsiz. Urte berean Espainiako txapeldunorde izan zen Bartzelonan egindako lehiaketan eta Stockholmen munduko txapelketarako hautatua izan zen. Kontzertu, gau-jai eta jaialdi ugaritan aritu zen. Piano ikasketak ere nota bikainekin amaitu ditu. Erref. Tolosak bere kulturagileei omenaldia .
